Euskaltzaindiak ohorezko hamasei euskaltzain berri izendatu ditu, berrikitan erakundeak jakinarazi duenez, euskarari egindako mesede bikainengatik nabarmendu direnen artean hautatuak. Guztira, bost emakumezko –tartean Zeruko ARGIAren zuzendari izandako Miren Jone Azurtza– eta hamaika gizonezko izendatu dira oraingoan: bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar eta baxenabartar, arabar eta nafar bana.
Honako izenok osatzen dute Euskaltzaindiak apirileko bileran izendatu duen ohorezko euskaltzain berrien zerrenda: Jose Antonio Aduriz, Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola, Jose Maria Rementeria, Sabin Salaberri, Txomin Solabarrieta, Julen Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Pello Zabala eta Auxtin Zamora.
Hamaseikoan jatorri eta lanbide desberdinetako pertsonak daude, hezkuntzari, filosofiari, soziolinguistikari, bertsolaritzari, literaturgintzari, hiztegigintzari, kantagintzari, kazetaritzari, literatur ikerketari edota itzulpengintzari lotuak. Guztira, bost emakumezko eta hamaika gizonezko izendatu dira oraingoan: bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar eta baxenabartar, arabar eta nafar bana.
Izendapenok gehituta lehendik dauden ohorezko 33 euskaltzainei, denetara 49 izenek osatzen duten zerrenda. Euskaltzaindiak ohar honetan zehazten ditu ohoratu dituen hamasei berrien merituak.