Donostiako Piraten mugimenduak guztira hamabost kontzertu antolatu ditu Aste Nagusirako, Flamenka gune alternatiboan.
Piratek, emakumearen protagonismoa bermatu nahi izan dute. Flamenka gunean hamabost taldeetatik hamaikatan emakumeen presentzia egongo da. Gainera, aniztasunaren aldeko apustua ere egin dute eta horregatik, hainbat estilo egongo direla adierazi dute.
Abuztuaren 11tik 18ra bitartean ondorengo taldeen emanaldiak izango dira: Abuztuaren 11an, Fan & Go; 12an, The Capaces eta Des-kontrol; 13an, ETS, Ezetaerre eta Skakeitan; 14an, Krii Kolektiboa; 15ean, Green Valley eta Mad Muasel; 16an, Niña coyote eta Chica Tornado,eta Mice; 17an, Olatz Salvador eta Anje Duhalde, eta 18an, Serrulla eta Belako.