Hotza egiten züan igandean Urdeñarbeko Plazan, Maxkaraden lehen emanaldiarentzat. Urdiñarbe bere ohiturei atxikia agertü da, plazan bi dantza talde agertüz, Beltzak eta Gorriak. Berritzera ere ausartü da, Sorgin talde bat agertaraziz. Hartzaren eta Pitxuren arrapizteko trebe agertü baldin badira, ekologiaz ere hitz egin düte, laborari eta ihiztariak kitzikatuz.
Beltzen prediküan bero beroa den aktüalitatea ere present zen, Trump, Poutine, eta Macron bezalakoek berenak entzun dituzte. Jaka hori eta Mediterraneoa zeharkatzen dutenen laguntzaileen Jaka liranjak ere ez dira ahatziak izan. Ondoko emanaldia, dagün igantean, Ürrüxtoin dateke.
Titika Recalt:
Albiste hau Euskal Irratiek eman dute eta CC by-sa lizentzia erabilita ekarri dugu ARGIAra