argia.eus
INPRIMATU
Ofizialtasunaren bidean Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna zabaldu nahi dute Ipar Euskal Herrian
  • Itsasuko Herriko Etxeko hautetsiek eta Euskal Konfederazioak ekimena abiatu dute, Ipar Euskal Herriko herriko etxeek eta instituzioek, Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna izenpetu dezaten. Honezkero Ipar Euskal Herriko 30 herriko etxerekin eta Euskal Hirigune Elkargoaren Zuberoako Lurralde Eremuarekin bildu dira

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko martxoaren 26a
2012ko martxoan, 7.000 lagun bildu zen euskararen ofizialtasunaren alde Baionan, Deiadarrek deituta.

Ipar Euskal Herriko herriko etxeek eta instituzioek Europako Hizkuntza Gutxituen Babeserako Tokiko Ituna izenpetzeko helburua daukate. Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek batera aurkeztu dute proiektua ostegunean. 

Tokiko ituna Europako Hizkuntza Gutxituen itunaren bertsio berezia da, Tokiko itunean lurralde kolektibitateek izendatzeko aukera dute. Europako Itunaren kasuan Frantziako Estatuak bakarrik dauka eskumen hori baina ez dauka berretsita, Frantziako Konstituzioaren kontrakoa delakoagatik.

Itunak 49 xedapen ditu, norabideak finkatzeko. Herriko etxe bakoitzak horietako 35 aukeratu behar ditu ituna izendapetzeko. Itsasuko hautetsiak gida bat prestatzen ari dira gainerako herriei laguntzeko asmoz eta jarraipen talde bat eratuko da 18 eta 24 hilabetetan hautetsiek harturiko engainamenduak betetzeko dituztela egiaztatzeko.

Herrietan eta lurralde eremuetan ituna aurkezteko aukera urtarrilean hasi zen eta apirila bukaeran edota maiatza hasieran bukatuko da. Ekainera arte herri bakoitzak kartaren edukiarekin egingo du lan. Ekainaren bukaera edo uztaila hasieran lehen herriek hartutako engainamenduak ezagutara emango dituzte.