argia.eus
INPRIMATU
Odoo erakundeentzako ERP librea aurkeztuko dute Euskarabildua jardunaldietan
  • Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.

ARGIA @argia 2023ko urriaren 25a

Gaur egun edozein erakundek behar du ERP (Enterprise Resource Planning) edo Enpresa Baliabideen Plangintzarako software bat izatea, bere jarduna kudeatu ahal izateko. Mota horretako softwareek edozein erakunderen alorrak kudeaketarako funtzionalitateak eskaintzen dituzte: ekoizpena, finantzak, giza baliabideak...

Baina merkatuan dauden ERP soluzio ezagunenak jabedunak dira, softwarea hornitzailearena da eta bezeroari eskaintzen zaion autonomia mugatua da. Errealitate horren alternatiba gisa jaio zen Odoo duela hamar urte eta gaur egun pisu handia hartzen ari den tresna bat da. Norberak bere kasa ere instalatu dezake eta librea denez, pertsonalizatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Euskarabildua jardunaldietan Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna aurkeztuko du.