argia.eus
INPRIMATU
Odon Elorza berriro ere Donostiako alkategai izateko bidean
  • Marisol Garmendiarekin lehiatuko da postua lortzeko urriaren 9an, orduan erabakiko da nor izango den alkategaia datozen hauteskundeetan.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko abuztuaren 31

Diario Vasco egunkariak azaldu duenez, Odon Elorza eta Marisol Garmendia aurrez aurre arituko dira Donostiako alkatetzako hautagai izatea lortzeko. Lehia urriaren 9an izango da, PSEren barne hauteskundeetan.

Odon Elorza 1991ko ekainean izan zen lehen aldiz Donostiako alkatea, EAJrekin egindako akordio bati esker. Ondoren, PPrekin egin zuen akordioa eta alkatetza mantentzea lortu zuen 1999tik 2002ra arte. 2011ean EH Bilduk alkatetza lortu arte, ezkerreko alderdi batzuekin elkartu zen alkatetzari eusteko. 2014tik aurrera Espainiako Kongresuko diputatua da PSEk Gipuzkoan lortutako eserleku batekin.