Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".
Iragarki sexistak halaxe dio hitzez hitz: "À Bayonne même les boudins sont magnifiques". "Boudin" odolkia da frantsesez, baina "emakume itsusia edota lodia" adierazteko ere erabiltzen den hitza da. Hitz joko sexistaren harira dator salaketa: "Baionan, odolkiak (emakume itsusiak) ere zoragarriak dira".
Igandera bitarte ospatzen ari den Xingarraren Azokaren harira jarritako iragarkia salatu du Aitzina gazte antolakundeak, eta Baionako Udalaren laguntzaz jarritakoa dela azpimarratu du.
Baionako #XingarFerian: Diru publikoz ordainduriko iragarki sexistak: "À Bayonne même les boudins sont magnifiques".
Zerriak Baionatik kanpora ! pic.twitter.com/FQFOsM8B3G
— Aitzina! (@Aitzinagazte) March 27, 2018
Ez da lehen aldia Xingar Azokako iragarkiekiekin polemika pizten dena. 2016an ere iragarki batek kritikak eragin zituen: "Sans cochon, pas de civilisation", "txerririk gabe ez dago zibilizaziorik".