argia.eus
INPRIMATU
‘Ocean Viking’ ontziak erreskatatutako 549 migranteak Sizilian lehorreratzen ari dira igandetik
  • Ontziak Mediterraneo itsasoan erreskatu ditu migratzaileak, abuztuaren lehen asteetan egindako hainbat operaziotan. Igandean, Siziliako Pozzallo portuan lehorreratzeko baimena eman diete. Erreskate taldearen arabera, bi egun eta gero, 255 pertsona gelditzen dira ontzitik jaisteko.

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko abuztuaren 10
Erreskatatuetako bat \'Ocean Viking\' ontzitik jaisten. Argazkia: @SOSMedIntl

SOS Méditérranee elkartearen ontziko taldeak sare sozialetan adierazi duenez, 97 pertsona irten dira igandean. Bakarrik doazen adingabeak eta harreta medikoa jaso behar duten pertsonak izan dira lehenak. Asteleheneko lehorreratzeen ondoren, 255 gelditzen dira oraindik ontzia uzteko.

800 erreskate Mediterraneoan

Salbamentu lanetako hiru ontzik 818 migrante eta errefuxiatu erreskatatu dituzte abuztuko lehen asteetan Mediterraneo itsasoan egindako hainbat operaziotan. SOS Méditerranée GKEaren Ocean Viking ontziak 555 pertsona hartu ditu; izen bereko erakundearen Sea Watch 3 itsasontziak, 263; eta ResQship izenekoak, gutxixeago. Migratzaileak  “premiaz” lehorreratzeko portu bat eskatu dute ordudanik.