Obamak 2011n 16 urteko estatubatuarra hil zuen Yemenen, haren 8 urteko arreba 2017n Trumpek

  • 2011ko irailean nazionalitate estatubatuarra zuen 16 urteko gaztea hil zuten drone bitartez Obamaren aginduz. Pasa den astean, AEBetako presidente gisa agindutako lehen erasoetako batean, gazte horren 8 urteko arreba hil dute tiroka soldadu amerikarrek. Trumpek Obamaren nazioarteko ildo erasokorraren bide beretik joko duela dirudi, eta yemendarrak, hamaikagarrenez, dira horren lehen biktimak.


2017ko otsailaren 03an - 11:29

Snowdenekin eskuz esku lan egin zuen Glen Greenwald kazetariak eman du albistea The Intercept agerkarian. 2010ean Obama presidenteak CIAri agindua eman zion AEBetako herritar bat Yemenen hiltzeko: Anwar al-Awlaki, Al Qaedako buruzagietako bat zelakoan, nahiz eta al-Awaki sekula ez zen akusatua izan inongo delitu edo krimenengatik, ezta zigortua izan ere. Halere, inteligentzia zerbitzuek "ondo" bete zuten lana eta agindua eman eta urtebete geroago 2011ko irailean drone bitartez hil zuten. Hilketa horrek eztabaida handia eragin zuen AEBetan, baina handik bi astetara drone bitartez egindako beste eraso bat isilpean geratu zen, nahiz eta adin txikikoak tartean izan. CIAren beste drone eraso batek Awlakiren 16 urteko semea, Abdulrahman, 17 urteko lehengusua eta beste hainbat zibil hil zituen.

AEBetako Gobernuak onartu zuen Abdulrahman ez zela erasoaren helburua, "albo kaltea" izan zela. Obamaren prentsa idazkari Robert Gibbs argiago mintzatu zen Colorado estatuan jaiotako nerabearen hilketaz: "Hobe zuen aita arduratsuago bat izan".

AEBetako armadak hil dituen Nawar (ezkerrean) eta Abdulrahman al-Awlaki neba-arrebak.

Trumpek lekukoa hartuta

Urtarrilaren 29an ustez Al-Qaedak Yemenen dituen buruzagien aurkako beste eraso bat egin zuen AEBetako armadak. Hasiera batean militar estatubatuarrek zibilik ez zela zauritu adierazi zuten, baita CNN kateak bertsio hori berretsi ere. Halere, ordu gutxiren buruan bertsio ofiziala gezurtatu duen informazioa helarazten hasi ziren Yemendik: "Erasoan 30 lagun hil dituzte, tartean hamar emakume eta ume". Ondoren baieztatu ahal izan denez, Trumpek agindutako erasoan hildakoen artean 8 urteko Nawar al-Awlaki umea dago, 2011ko erasoetan hildako Anwar al-Awlakiren alaba eta Abdulrahman al-Awlakiren arreba. Jeremy Scahill kazetariak adierazi duenez, lepoan tiroa emanda odolustuta hil da.

The New York Times egunkariak otsailaren 9ean azaldu zuen eraso hori hainbat hilabetez planeatu eta eztabaidatu zutela Obamaren agintaldian, baina haren ofizialek erabaki zutela erasoa atzeratu eta erabakia presidente berriaren esku uztea. Terroristak ez ezik beren senideak ere jazartzeko prest dagoela behin baino gehiagotan adierazi zuen Donald Trumpek hauteskunde kanpainan. Bere hitza bete du.

Glen Greenwald kazetariak azpimarratzen duenez, agian hilketa hauen alderik lazgarriena da Al Qaedak oso presentzia txikia duela Yemenen, Obamaren administrazioak bonbardaketen eta drone bitartezko erasoen bitartez zibilak hiltzen hasi zenetik.

AEBetako drone-erasoen aurkako protesta bat Yemenen. (Argazkia: Hani Mohammed/AP)

Yemen: AEBetako sarbidea ukatua duen zazpi herrialdeetako bat

Botere politikoa eskuratu eta gutxira, Donald Trumpek hartu dituen lehen erabakietako bat izan da AEBetara sartzeko debekua ezartzea Irak, Siria, Iran, Libia, Somalia, Sudan eta Yemengo pertsonei. Zazpi herrialdeetatik bost, bakarrik ala aliatuen laguntzaz, AEBek bonbardatutako herriak dira, tartean Yemen.

Yemenen –munduko herrialderik pobreenetako baten– aurkako bonbardaketak Obamaren administrazioak eta Britania Handiko orduko gobernuak abiatu zituzten, Saudi Arabia aliatu hartuta. Obamak Bake Nobel Saria irabazi (2009ko abenduan) eta aste gutxitara barreiatze-bonba batek 35 yemendar hil zituen –hainbat ume tartean–. Obamaren agintaldian Yemenen aurkako jazarpen militarra areagotu besterik ez da egin urtetik urtera.

Drone bidezko erasoen erabilera Obamaren agintaldiko ezaugarrietako bat izan da eta hala, munduaren historian drone bitartez pertsona gehien hil duen agintaria bilakatu da Barack Obama. Konparaziorako, George Bushek 50 drone-eraso agindu zituen; Barack Obamak 500eko muga aise gainditu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yemen
Israelek Yemen bonbardatu du, gerra zabaltzeko arriskua areagotuz

Hodeidahko portuan gutxienez sei pertsona hil dituzte sionistek larunbatean. Ostiralean, Huthiek Tel Avivi eraso egitea lortu zuten lehen aldiz.


Itsaso Gorriko edukiontzien garraioa %90 jaitsi da Yemengo huthien erasoen ondorioz

Gazaren alde dozenaka ekintza egin dituzte huthiek azarotik. 65 herrialdetako ontziei eragin die egoera berriak, AEBetako inteligentzia zerbitzuen arabera.


20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek...

Huthi Yemengo matxinatu xiiek arras ongi dakite min egiten duen arma bat dutela esku artean: Israelekin harremanetan diren eta Itsaso Gorritik pasatako itsasontziak erasotzen ditu. Helburua, Israelek Gazan bideratu sarraskia geldiaraztea. Alta, mundu osoan daukate eragina, hain... [+]


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Brontzezko beste esku bat, xehe-xehe

Himyaritar Erresuma (egungo Yemen), K.o II-III. mendea. Wahab Ta'lab izeneko gizon batek brontzezko esku bat utzi zuen Zafar hiriko tenplu batean, Ta'lab jainkoari babesa eta ongizatea eskatzeko. 1983an aurkitu zuten eta British Museumeko bildumaren parte da egun... [+]


Brontzezko beste esku bat, xehe-xehe

Himyaritar Erresuma (egungo Yemen), K.o II-III. mendea. Wahab Ta'lab izeneko gizon batek brontzezko esku bat utzi zuen Zafar hiriko tenplu batean, Ta'lab jainkoari babesa eta ongizatea eskatzeko. 1983an aurkitu zuten eta British Museumeko bildumaren parte da egun... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Arma industriara diru publikoa bideratzeari uzteko aldarrikatu dute bizikletaz

Gerraren, gastuaren eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi(kleta) Martxa egin dute apirilaren 10ean, Bilbon. Gastu militarra eta arma trafikoa amaitzea eskatu dute beste behin.


2020-07-01 | Mikel Eizagirre
Ina Robles suhiltzaile objetorea Elkarrekin-Podemosetik irten da, armen salmentarekiko desadostasunagatik

PSOEk eta Podemosek osatutako Espainiako Gobernuak Saudi Arabiari armak saltzeko erabakia mantendu dutenez, alderdi morearekin harremanak hausteko erabakia hartu du Ina Roblesek. Maiatzean Getxoko zinegotzi kargua utzi zuen, Erromoko Itzubaltzeta Gaztetxearen desalojoaren... [+]


Bilbon gerraren konplize izateari ezetz esan diote

Elkarretaratzea egin dute Bilbon, otsailaren 9an, Bahri Yambu itsasontziaren porturatzearen aurka. Protesta deitu duten taldeek, euren artean Ongi Etorri Errefuxiatuak, “Gerra hemen hasten da” eta Amnistia Internazionala, salatu dute itsasontzi arabiarra Bilboko... [+]


Eguneraketa berriak daude