400 lagunek Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute gaur Bilbon, argitalpenaren 25. urteurrena dela eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ekimenaren baitan. Bernardo Atxaga obraren egileak hasi du goizeko zortzietan abiatu eta gaualdeko zortzietan amaituko den irakurketa kolektiboa, Arriaga Plazako karpan.
Astelehenean hasi zen lau eguneko ekintza sorta, Atxagak gidatutako foruma eta Obabakoaken 25 azalen erakusketaren irekierarekin. Liburuaren azken bi edizioen aurkezpenak ere egin dira Arriaga Antzokiaren alboko karpan; 25. urteurrenaren harira, Alfaguara eta Erein argitaletxeek edizio berri bana argitaratu dute.
Seigarrenez antolatu du aurten Bilbo Zaharra euskaltegiak “Klasikoen irakurketa etenik gabea”. Aurreko urteetan, Arantxa Urretabizkaia eta Ramon Saizarbitoriaren liburu bana irakurri dute, besteak beste.
Twitter bidez jarrai daiteke irakurketa: