argia.eus
INPRIMATU
Oasiko Kronikak 13: Ni ez naiz kolonialista, baina...
  • Kolonialisten estatuak eraisten ari dira munduan eta Oasiko Kronikak irratsaioan pentsatu dugu Euskal Herriko plazei begira jartzea, estatugintza zaleak baikara hemen ere. Hori bai, guk euskaraz eta herri gisa egiten dugu, ez besteek bezala.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 15

Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; ebatzi da horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia eta twitter eremu segurua da berriro; eta norbaitek dudak bazituen oraindik, argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu.

Hori soilik ez, aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.