Jaione Camborda zuzendari donostiarraren O Corno (Adarra) pelikula saritu du Donostia Zinemaldiko 71. edizioko epaimahaiak. Oso-osorik galegoz den pelikula da, eta zentralitate apur bat duten pertsonaia guztiak emakumezkoak dira –irakurri hemen filmaren kritika–.
Sari esanguratsuak:
- Zuzendari onenaren Urrezko Maskorra: Jaione Camborda, O Corno.
- Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang, Chun xing / A Journey in Spring.
- Gidoi onenaren saria: María Alché eta Benjamín Naishtati, Puan.
- Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra, bi pertsonarentzat: Marcelo Suiotto, Puan; eta Tatsuya Fuji, Great Absence.
- Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra: Hovik Keuchkerian, Un Amor.
- Argazki onenaren saria: Nadim Carlsen, Kalak.
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Isabella Eklöf, Kalak.
Beste sari batzuk:
- Zuzendari Berriak saria: Bahadur the Brave.
- Horizontes saria: El Castillo.
- Zabaltegi-Tabakalera saria: El auge del humano 3.
- Zabaltegi-Tabakalera sariko aipamen berezia: El Juicio.
- Nest saria: Amma Ki Katha.
- Nest sariko aipamen berezia: Entre les autres.
- Culinary saria: La passion de dodin bouffant.
- Eusko Label sariko lehen sariduna: Latxa.
- Eusko Label sariko bigarren sariduna: Soroborda.
- Euskal Zinemaren Irizar saria: El sueño de la sultana.
- Donostia Hiria Publikoaren saria: La sociedad de la nieve.
- Donostia Hiria Publikoaren saria, Europako film onenarentzat: Io Capitano.
- Gazteriaren TCM saria: La estrella azul.