argia.eus
INPRIMATU
NUPen Medikuntza ikasketak 19/20 ikasturtean martxan izanen direla dio Karlosena errektoreak
  • Gaineratu duenez, titulazioa abian jartzea "ez da erraza izanen"

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko ekainaren 27a
Alfonso Carlosena (Argazkia: Euskalerria irratia)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Karlosenaren arabera, Medikuntza ikasketak martxan jartzea “ez da erraza izanen”, baina “ez da aarazorik izanen” 2019/2020 abian izan daitezen. Beste ikasketekin alderaturik, Medikuntza “guztiz desberdina da, eta horrek zailtasunak eraginen ditu”.

Errektoreak SER irratiak antolaturiko solasaldi batean azaldu duenez, “itxura guztien arabera titulazio hori eskaintzea beharrezkoa da, batetik eskaeragatik, eta bestetik osasun sistema publikoa indartzeko oinarrizko zutabea delako”.

Albiste hau Euskalerria irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.