NUPen erizaintza euskaraz irakasteko eskatu dute

  • 'NUPen erizaintza euskaraz' dinamika aurkeztu dute Ikasle Abertzaleak-ek, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak, eta osasungintzan hizkuntza eskakizuna duten postuak egotea aldarrikatu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 30ean - 15:55
"NUPen erizaintza euskaraz" kanpaina aurkeztu dute Ikasle Abertzaleak-ek, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Nafarroako osasun zerbitzuari eta osasun ikasketei pultsua hartu diote Ikasle Abertzaleak-ek, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak, eta euskaraz lan egiteko eta ikasteko eskubidea bermatuta ez dagoela ondorioztatu dute. Bi eskari egin dituzte; bat, hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak ezartzea; eta bi, lan hori euskaraz eginen duten profesionalak prestatzea eta, horretarako, bai Lanbide Heziketan, bai unibertsitatean "osasungintzarekin zerikusia duten ikasketa guztiak" euskaraz eskaintzea. Horren barruan, erizaintzari eman diote arreta, eta "NUPen erizaintza euskaraz" izeneko dinamika aurkeztu dute, Nafarroako Gobernuari egoera "iraultzeko urratsak" egin ditzan eskatzeko xedez. 

Euskara, %0'5ean baino ez

Datuen bidez azaldu dute Osasunbidearen egoera. Euskarazko profil eskaera Osasunbideko postuen %0'5ean baino ez dago, areago, Nafarroako Ospitale Gunean ez dago euskarazko profila duen lanpostu bakar bat ere. Ez hori bakarrik: Nafarroako Gobernuak egindako Lan Eskaintza Publikoan alemaniera eta ingelesa jakiteari 2 puntu eman dizkiote eta euskarari, berriz, 0 puntu eremu ez euskaldunean; 1'17 puntu zonalde mistoan; eta 2,34 puntu "eremu euskaldunean".

Bi testigantza, egoeraren isla

Erizaintza euskaraz ikasi ezin izan duten bi ikasleren testigantzak aurkeztu dituzte. Batetik, Markel Flores Reparaz erizaintza ikaslearena; euskaraz egin zituen hark ikasketa guztiak, Nafarroako Unibertsitate Publikora iritsi arte. Orain, gaztelaniaz ari da. Eta, bestetik, Lorea Martinezen kasua: euskaraz egin zituen unibertsitate aurreko ikasketak, eta Euskal Herriko Unibertsitatera joan behar izan zuen euskaraz segitzeko, Nafarroan ez dagoelako aukerarik.

"Benetan deigarria da afera hau. Izan ere, gaurko ikasleak biharko profesionalak gara. Eta Unibertsitate Publikoan euskaraz formatzen ez gaituztelarik, ondotik osasun publikoan zerbitzua euskaraz bermatzea zailtzen da. Ondorioz, herritarren hizkuntza eskubideak urratzen eta osasun zerbitzuaren kalitatea eskasten da. Larriagoa da afera, aintzat hartzen badugu NUPen erizaintza graduan matrikulatuak gauden ikasleen erdiak baino gehiago euskaldunak garela. Eta oraindik eta ulergaitzagoa, gaur gaurkoz gradu osoan soilik bi ikasgai euskaraz ikasteko aukera izatea", adierazi du Floresek. 

"Erizaintza euskaraz egin nahi izan dut eta Nafarroan horretarako aukerarik ez dagoenez, Ibaetara joan behar izan dut karrera egitera. Aukeran, Iruñean bertan nahiago nuen. Izan ere, nafarra naiz, Unibertsitate Publikoa dugu hemen eta, gainera, erizaintza gradua ematen da. Baina astero Donostiara joan behar dut, diru publikoa jasotzen duen Unibertsitateak ikasketak euskaraz eskaintzen ez dituelako. Honek gurasoei urtero diru ahalegin handia egitea eskatzen die. Ez da justua, haien zergak hemen ordaintzen baitituzte, baina alabak ezin du bertako Unibertsitate Publikoa baliatu, kanpoan ikasi beharra du. Ez al da zentzugabea?". Galdera airean utzi du Martinezek.

Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea  |  Dani Blanco
#3
Gorka Bereziartua
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Nafarroako biztanle gehienak, %63, euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla ondorioztatu du ikerketa lan batek

Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


Eguneraketa berriak daude