Ehunka lagunek hirugarren gauez Parisko République plaza okupatu dute igandetik astelehenera Nuit Debout ekimenaren baitan. Frantziako lan erreformaren kontrako manifestazioaren ondoren hasitako dinamikak Espainiako Estatuko M15a eta AEBetako Occupy mugimendua ekarri ditu gogora.
Martxoaren 31n piztu zen protesta berria, Myriam El Khomri Enplegu ministroak bultzatu duen erreformaren kontra milaka herritar kalera atera zirenean. Langileak errazago kaleratu ahal izateko aukera eskainiko luke lege aldaketak.
Besteak beste negozio-zifrak okertuko balira edo enpresak berrantolatuko balira pertsonala murriztea ahalbidetuko luke. Gainera, kaleratutako langileak kalte-ordain txikiagoa jasoko luke eta enpresa bakoitzeko akordioek hitzarmen kolektiboek baino pisu handiagoa izango lukete.
Hego Euskal Herrian Espainiako Gobernuak ezarritako legediaren antza dute iragarri diren neurri berriek eta patronalaren zein alderdi kontserbadore frantziarren babesa dute.
Erreformaren kontra plazak okupatzeko mugimenduak lehen asteburua pasa du Parisen eta Frantziako Estatuko beste hainbat hiritan –Euskal Herritik gertu, Paben eta Bordelen ere antolatu dira, beheko mapan ikus daitekeenez–.
Plazak hartzeko deialdia
“Enpleguaren lege proiektuak hainbeste lagun mobilizatu baditu, izan da injustizia beti urrunago bultzatuz, jasan genezakeenaren dikea pitzatu duelako”, irakurtzen da Convergence des Luttes webgunean.
Atari horren bidez deitu zuten plazak hartzera. Antolatzaileen ustez “gure agintariak arnasarik gabe geratzen ari den sistema betikotzeko gotortu dira, geroz eta atzerakoiagoak diren erreformen prezioa ordainduz eta beti azken 30 urteetako neoliberalismoaren logikarekin bat eginez: botere guztia akziodunentzat eta patroientzat, aberastasun kolektiboak berenganatzen dituzten pribilegiatuentzat. Sistema hori inposatu zaigu gobernuz gobernu, demokrazia ukatzen duten forma ugariren bidez”.
Parisko agenda militantea biltzen duen Demosphere webgunean ikusten denez, egunero 18:00etan deitu dituzte Nuit Debout ekimenaren batzar orokorrak. Gainera, apirilaren 5ean eta 9an beste bi manifestazio deitu dituzte Parisen El Khomri ministroak bultzatutako lan erreformaren kontra.
Merci Patron! filmaren protagonismoa
ARGIAren 2.500. zenbakian Pello Zubiriak aipatu zuen Merci Patron! dokumentalak ere eman du zeresanik Nuit Debout mugimenduaren baitan. Fakir hedabidearen eskutik estreinatu den filmaren proiekzio publikoa egin zuten martxoaren 31 gauean République plazan.
Fabriken deslokalizazioa salatzen duen dokumental konprometituak zeresan handia eman du Frantziako Estatuan eta zenbait dagoeneko hasi dira esaten, goizegi zalantzarik gabe, hura zuzendu duen François Ruffin kazetaria izan daitekeela hexagonoko Pablo Iglesias berria.
Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]
Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.
Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.
Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]
Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]
... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik... [+]
Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta... [+]
Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu... [+]
Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta... [+]
Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan... [+]
“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.
17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.
Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.
Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.