AEBtako Inteligentzia Agentziak (NSA) mundu osoko 100.000 ordenagailuri eraginen dien softwarea ezarri du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.
Orain arte, zelatatze gehienak sarera konektatuta zeuden ordenagailuek izaten zituzten. Hemendik aitzina Internet erabiltzen ari ez diren erabiltzaileen datuak ikus ditzakete irrati uhin berezien bidez.
Quantum izenez ezagutzen da AEBetako Inteligentzia Agentzia 2008az geroztik erabiltzen ari den zelatatze sistema.
Irrati frekuentzia bidezko espioitza mota hori gauzatu ahal izateko USB txartel txikiak instalatu behar ditu norbaitek zelatatu nahi den ordenagailuan.
Edward Snowden CIAko langile ohiaren filtrazioetan oinarritutako dokumentuetatik atera du egunkari ezagunak informazioa.
Txinako ejertzitoa, Errusiako armada, Mexikoko polizia, Europar Batasuneko hainbat merkatu instituzio eta AEBekin aliatuta dauden Saudi Arabia, India eta Pakistan miatu dituzte irrati uhinezko sistema hori erabilita, argitaratutako informazioek diotenez.
Aldiz, AEBetako ordenagailuetan ez dela Quantum sistemarik ezarri argitzen du New York Timesek.