argia.eus
INPRIMATU
Notre-Dame-des-Landesko ZADera brigada
  • Brigada antolatzen ari dira Notre-Dame-des-Landes erresistentzia gunera. Proiektu berri bat dago martxan: anbaZADa, eraikuntza kolektiboko etxola izango da, dinamika ekintzaileen eta herri minorizatuen eskura egongo dena.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 21a
Notre-Dame-des-Landesen egin nahi duten aireportuaren aurkako ekintza, 2010 (argazkia: francetvinfo.fr)

Munduko hainbat lekutara heltzen ari da ZADera joateko deialdia, eta Euskal Herrian ere zabaldu da parte hartzeko deia. Bi zita lotuta daude dagoeneko: abuztuaren 7tik 15era aireportuaren aurkako laguntza batzordeekin batzarrak izango dira, eta abuztuaren 12tik 20ra jardunaldi intergalaktikoak ospatuko dituzte bizi esperientziak partekatu eta sareak osatzeko.

Euskal Herrian hitzordu hauetara joateko dei kanpaina abian da. Abuztuan joan nahi duen edonork bere izena helbide honetara bidal dezake: ehzadista@yahoo.com. Mezu horri erantzunez emango zaizkio xehetasunak (nola heldu eta zer eraman, auzolanen eta kanpaldiaren ibilmoldea, etab).