Notre Dame Des Landesen Emmanuel Macron presidenteak bidalitako jendarmeei aste betez aurre egiten dieten jendeek salatu dute kale liskarretarako material militar gogorra ari direla erabiltzen agenteak. Tartean, ke negar-eragilea zabaltzen dutenak eta eztandarekin hurbil harrapatutakoei gorreriaz gain zauri larriak ere eragiten dizkietenak.
Lundi Matin hedabide elektronikoak zabaldu duenez, dagoenekoz jendarmeak 4.000 granadatik gora bota dituzte Notre-Dame-Des-Landesen erasoari eusten diotenen gainera. Lekuan diren beste eragile askoren gisan, ATTAC erakunde altermundialistak ere sare sozialetan zabaldu ditu militanteek kopuru harrigarrietan bildutako granaden ontzien irudiak:
ZADean poliziei aurre egiten dietenek beren buruen gainera iristen ikusten dituzte 50-200 metro urrutiagotik Cougar fusilekin jaurtitako granadak. Batzuk, negar-eragileak, sei ataletan banatzen dira, su hartzean pozoi kimikoa zabaltzeko.
Are gogorragoak dira, ordea, beste granada batzuk, morteroaren balak bezala datozkienak goitik behera. Lundi Matinek dioenez, “ekintzaileek ikasi dute horiek ezagutzen eta oihu egiten dute, batean “grenade” [ke negar-eragilea dakarren granada] edo “assourdissante” [gorreria eragiten duen munizioa], behatzez hura markatuz eta belarriak azkar itxiz. Lurra jotzean kartutxo hori lehertu egiten da, ke beltza askatzen du eta hots bortitza eragiten, bi metro ingururaino harrotuz lurra eta lokatza”.
25 gramo TNT omen daramatzan material militar horrek GLI F4 du izena, SAE ALSETEX konpainiak ekoizten du eta fabrikatzaileak dioenez “egoera benetan zailetan manifestariak desestabilizatzea du helburu”. Ekoizleak “eragin psikologikoa” deitzen duena benetan osatzen dute leherketatik 5 metrora 165 dezibelioko zarata egiten duela, baina baita txokeko uhin bat ere. Hein batean material horrek jota daude Notre Dame Des Landesko 160tik gora zaurituak.
Jendarmeen kale-guduko materialak eragiten dituzten kalte fisikoen zenbait irudi zabaldu dira sare sozialetan. Ez gehiegi eta ia denak ekintzaileek beraiek zabalduak... agintariek kazetariei dabekatu baitiete setitatutako gunean sartzea. Hala ere, kale-gudurako material horien kalteak esajerazioak ez direla erakusten duten frogarik onena zauritutako jendarmeak berak dira: Richard Lizurey jenerala buru duten jendarmeetako batzuk ere ospitalera urgentziaz eraman behar izan dituzte arma horien eraginez, aurrean dauzkaten ekintzaileei jaurtitzen hasita beren oinetan lehertu zaizkielako.
220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.
Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]
Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.
Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.
Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.
Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.
Bretainia mendebaldea, duela 3.900-3.650 urte. Brontze Aro hasieran Finisterre inguruan bizi ziren gizakiek hainbat lerro, zirkulu eta irudi grabatu zituzten bi metro luze eta metro eta erdi zabal den lauza batean. Harri grabatua, egun Saint-Bélec lauza esaten... [+]
Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.
Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handiak dituzte kazetari bretoiek. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta... [+]
Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]
Bretainia osatzen dituzten lurralde guztiak departamentu berean elkartzeko aukerari buruzko erreferenduma egin nahi du Bretainiako Kontseiluak.