argia.eus
INPRIMATU
‘Nortasuna Sarean’ jardunaldia antolatuko du TaPuntuk bosgarrenez
  • Urtarrilaren 29an antolatuko dute jardunaldia, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, 18:30etatik 20:30ak bitarte.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2020ko urtarrilaren 23a
Nortasuna Sarean jardunaldiko irudia

"Sareen kutxa hutsa nola bete landuko duen jardunaldia" antolatuko du TaPuntu kooperatibak asteazkenean. Bi orduko saioa izango da, hainbat hizlari eta mahainguru bat izango duena.

Influentzien marketinean beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko direla jakinarazi du kooperatibak. Bertaratzeko interesa dutenek izen-ematea webgunearen bitartez egin beharko dute. Parte-hartzea doakoa da, eta entzule kopuru mugatua izango duten jarduerak dira.