argia.eus
INPRIMATU
Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola?

Aitor Unanue Albizuri 2022ko urriaren 21

Statkraft, Norvegiako energia enpresa nagusia, %100ean bertako gobernuarena da.

Suedian gauza bera gertatzen da, bertako energia enpresa nagusia %100ean da gobernuarena. Danimarkan aldiz %50.1a, Austrian %51a. Euskal Herrian Espainian bezala %0a da gobernuen parte hartzea bertako energia enpresa nagusietan.

Oñatiko etxebizitza guztiak argi indarrez hornitzeko gaitasuna duen Oñatiko Ur jauziak enpresa norena da? Udalarena %81ean.

Zer lortzen du gobernu batek bere lurraldeko energia enpresen jabe izatearekin?  Besteak beste energia iturrien salmenta prezioak (gasaren edo argi indarraren faktura) kontrolatzea, gizartearen beharretara egokitzea eta irabaziak bereganatzea. Energia guztion ondasuna bai da.

Norena da Iberdrola? Statkraft Iberdrolan hirugarren akziodun nagusia da.

Zenbatekoak izan ziren Iberdrolaren diru irabazi garbiak 2021ean? 3.885 miloi eurotakoak. Nora doaz bere inbertsio nagusiak? Estatu Batuetara.

Alemania eta Frantziako gobernuek energia iturrien prezioei eutsi ahal izateko berriki bere egin dituzte EDF eta Uniper energia enpresak.

Bere herritarrentzat nahi ez duen energia eredu hau zergatik ezarri nahi dio Norvegiako gobernuak Euskal herriari? Hori da Independentzia? Burujabetza energetikoa?

Zer kode etiko du Norvegiar enpresa eta gobernu honek? Norvegian  onartzen ez duen energia merkantilismo hau gure herrian ezarri nahi izateko? Norvegiarren kolonia bat izan nahi dugu?