argia.eus
INPRIMATU
Norena da Euskaltzaindia?
ARGIA @argia 2014ko otsailaren 19a
Egungo Euskaltzainek ba ote dute zilegitasunik 100 urteko instituzioa zatitzeko?

Artikuluko pasarte esanguratsu bat ekarri dugu hona CC-by-sa lizentziaz baliatuz:

"Egungo euskaltzainek ba al dute eskubiderik kolokan jartzeko ia ehun urte duen instituzioa, zazpi lurraldeetan eragina duena eta lautan ofiziala dena, eta, batez ere, orain arte eta baita etorkizunean ere euskararen jardunean garrantzia handia duena?

Ez, instituzio hori ez da euskaltzainena, herriarena baizik. Badakigu ez dela instituzio demokratikoa; euskaltzain berriak izendatzeko irizpide politikoak erabili izan direla, askotan, akademikoak baino gehiago (gogoan dugu Txillardegirekin egindakoa); euskaltzainek berak erabakitzen dutela hutsuneak norekin bete; euskalgintzan diharduten beste instituzioak ez dutela parte hartzerik, eta abar. Baina, hori alde batera utzita, esan beharra dago Euskaltzaindia guztiona dela, ezin dela instituzio horrekin jolasean ibili, eta nahitaezkoa dela krisi horrekin bukatzea, pertsonalismoak alde batera utzita. Azkenik, herri honi gertatutakoaren berri osoa eta soluzioaren nondik norakoak eman beharrean zaudetela, geure instituzio batekin ari baitzarete.

Bukatzeko, azken galdera ere botako nuke: Euskaltzaindia zatituz gero euskaldunok noren irizpideak jarraituko ditugu?".

Informazio gehiago:

Euskaltzaindiaren azken hilabeteotako krisiari buruzko albisteak ARGIAren Euskaltzaindia kanalean.