Oso txio kate adierazgarria plazaratu du asteon Xabi Muruak, udalak aurkeztutako dokumentu publikoetatik abiatuta, Donostia eta turismoaz mintzo garenean zertaz ari garen jabetzeko.
Guztira hiru plano dira txioetan erakutsi dizkigunak -laugarren bat da azkena, beste hiruren batuketa-, Donostiako Alde Zaharrekoak guztiak. Lehenengoan bertan diren hotel eta pentsioak ikus ditzakegu, bigarren batean non eta zenbat pisu turistiko dauden eremu berean, eta hirugarrenak auzoko tabernen kokapena jasotzen du. Arretaz begiratu; badago zer hausnartu!
Urdinez dagoen plano honek hotelak, pentsioak eta aterpetxeak erakusten ditu #ParteZaharra pic.twitter.com/uBHipMSV5M
— Xabi Murua × (@xabimurua) May 8, 2018
Puntu gorriek pisu turistikoak identifikatzen ditu #ParteZaharra pic.twitter.com/7q6Yc6h3on
— Xabi Murua × (@xabimurua) 2018(e)ko maiatzaren 8(a)
Plano orokor honek auzoak eta auzotarrok etengabe salatzen dugun egoera argitzen du #ParteZaharreanBizi pic.twitter.com/zSCL1IRMzm
— Xabi Murua × (@xabimurua) 2018(e)ko maiatzaren 8(a)
Albiste hau ZuZeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu