argia.eus
INPRIMATU
‘Nora ez dakizun hori’ eleberria plazaratu du Irati Jimenezek

2009ko martxoaren 26a

Irati Jimenez mundakarraren lehenengo eleberri luzea da Nora ez dakizun hori. Elkar argitaletxeak plazaratu du, eta haren webgunetik hartu dugu liburuak kontatzen duen istorioaren laburpentxoa: "Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak".