argia.eus
INPRIMATU
‘Nora’ euskal filma gaztelaniaz ikusi behar izan dutela salatu du euskaltzale talde batek Bilbon
  • Astelehen arratsaldean gertatu zen Bilboko Multicines zineman. Salatu dutenez ez zegoen inon iragarrita filma gaztelania hutsez proiektatuko zutenik. 

     

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko irailaren 13a
'Nora' filmaren fotograma bat.

Joan den astean aurkeztu zen Lara Izagirrek zuzendutako film berria. Irailaren 3tik Getxo Zinemaken, Gasteizko Florida zineman, Donostiako El Principe zineman eta Bilboko Golem eta Multicines zinemetan dago ikusgai. 

Bada, Bilbon 'Nora' filma euskaraz ikusi nahi duenak Golem zinemetara joan beharko du, Multicineseko eskaintza gaztelania hutsean dagoelako, euskaltzale talde batek baieztatu duenez. Era berean pelikula gaztelaniaz dagoela jakinarazten duen ohar falta salatu dute, bestela Golem zinemara joango zirela kontatu diote URIOLAri.

'Nora' filma euskaraz sortutakoa da eta jatorrizko hizkuntzan eskaini beharrean, gaztelerara bikoiztuta proiektatzen ari dira Multicines zinemetan, Getxo zinemetan gertatu den bezala. Bertan herritarrek filma euskaraz ikusteko sinadura bilketa hasi dute.