Nor da nor Falcianiren zerrendan?


2015eko otsailaren 09an - 12:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

A. Dan Azoumi: Afrika Erdiko Errepublikako diamante esportatzaile handiena.

A. K. Gulamali: Burunduko ustezko arma trafikatzailea. Koltanaren Erregina bezala ezaguna da.

Alejandro Andrade: Venezuelako presidente ohi Hugo Chavezen bizkartzain ohia. Altxor Nazionalaren arduraduna 2007 eta 2010 artean.

Alfred Taubman: AEBetako enpresari aberatsa. Hainbat eskola eta unibertsitateri donazioak egiteagatik ezaguna.

Aliko Dangote: Afrikako pertsonarik aberatsena Forbesen arabera. Azukrea, gatza, irina eta porlanari lotutako enpresekin hasi zen eta gerora petrolioa eta higiezinen munduan sartu zen.

Álvaro Noboa: Ekuadorko politikaria eta herrialdeko pertsonarik aberatsena. Bost aldiz aurkeztu da presidentegai eta bostetan galdu du.

Arlette  Ricci: Nina Ricci lurrin markaren eta Frantziako moda etxe zaharrenetako baten jabea. Aurrez zigortua izan zen zerga iruzurragatik.  

Belhassen Trabelsi: Tunisiako enpresaria. Ben Ali diktadorearen koinatua.

Carlos Hank Rhon: Mexikoko enpresaria. Munduko 200 familiarik boteretsuenen zerrendan dago. Tijuanako droga trafikoarekin lotu zuten AEBetako inteligentzia zerbitzuek.

Christian Slater: AEBetako aktorea.

David Bowie: Musikaria, 1960 eta 1970eko hamarkadez geroztik mundu osoan ezaguna da pop generoaren barruan.

Diane Halfin v. Fürstenberg: AEBetako moda diseinatzailea. Alemaniako printze batekin ezkondu zen.

Diego Forlan: Uruguayko futbolaria. Munduko aurrelaririk goleatzaileenetakoa azken urteetan. Besteren artean Mancehster United, Atlético de Madrid eta Internazionale Milanon jokatu du.

Edmond J Safra: Syriako bankarien dinastiako kidea. Bankuak ireki zituen Brasil, Suitza eta AEBetan. Monakon hil zen 67 urterekin, bere etxeak su hartu zuenean. 

Édouard Stern: Frantziako bankaria. Bere bikotekideak 2004an hil zuen eta film eta liburu askoren inspirazioa izan da heriotzaz geroztik.

Elle MacPherson: Modeloa. Munduko lehen "supermodeloa" izan zen Naomi Campbell eta Cindy Crawfordekin batera.

Emilio Botín: Espainiako bankaria. Santander bankuaren jabea izan zen. 2014an hil zen.

Fana Hlongwane: Ustezko arma trafikatzaile hegoafrikarra. ANCren alor militarreko komandante ohia, Defentsa Ministerioko aholkularia izan zen. Hegoafrika eta Erresuma Batuen arteko arma salmentan parte hartu zuen.

Fernando Alonso: 1 Formulako gidaria. Bi aldiz irabazi du Munduko Txapelketa. Suitzara joan zen bizitzera 2006tik 2010era.

Flavio Briatore: 1 Formularekin lotutako enpresen jabe italiarra, Virgin Uharteetan kokatutako Formula FB Business Ltd. konpainiarena barne.

Frank Giustra: Enpresari kanadiarra. Hainbat filmen ekoizlea izan zen 90eko hamarkadan. Harrobien jabea eta ezaguna Bill Clinton AEBetako presidente ohiarekin izan zuen harremanagatik.

Fumihiko Maki: Arkitekto japoniarra. "Arkitekturako Nobel Saria" kontsideratzen den Priztker Arkitektura Sariaren irabazlea. Tokyoko hainbat eraikin sinbolikoren egilea.

Gad Elmaleh: Frantziako aktore eta umoregilea.

Georges Frem: Libanoko politikari eta enpresaria. Hainbat ministerioren arduraduna izan zen. 2006an hil zen. Plastiko, paper eta oihal enpresak zituen. 

H.H. Karekin II: Armeniako lider erlijiosoa. 1999an lortu zuen Armeniako Eliza Apostoliko Ortodoxoko aulki sakratua, "lider unibertsal" postuan.

Heikki Kovalainen: 1 Formulako auto gidari finlandiarra.

Helmut Newton: Argazkilari alemaniarra. Moda munduko ezagunenetakoa. 2004an hil zen.

Ian McKay: Zeelanda Berriko epailea. 2014an hil zen.

Jacques Dessange: Dessange ile-apaintzaileen katea sortu zuen Frantzian. Egun 45 herrialdetan egiten dute lan.

Jaime Camil Garza: Mexikoko enpresaria. George W. Bush AEBetako presidente ohiaren gertuko laguna. Hainbat ustelkeri kasutan agertu da bere izena.

Jean-Yves Ollivier: Aljerian jaio zen enpresari frantziarra. Afrikako hainbat gatazkatan eta bahiketetan bitartekari aritu da. Jacques Chirac Frantziako presidente ohiaren aholkularia izan zen. Nelson Mandela kartzelatik ateratzeko prozesuan rol garrantzitsua izan zuen eta horregatik Aparheid osteko Hego Afrikak saritu duen atzerritar bakarra da.

Joan Collins: Nazioartean sona lortu duen aktore ingelesa.

John Magnier: Zaldi lasterketako enpresaria. Irlandako senataria izan da.

Johnson Muthama: Kenyako senataria eta harribitxi-handikia.

Jonathan Kollek: Petrolio munduko enpresaria. Singapur, Londres eta Moskun egin izan du lan.

Joseph Fok: Hong Kongeko Epaitegi Goreneko epailea.

Martini Muljadi: 84 urteko abokatua. Indonesiako pertsonarik aberetsenetakoa da.

Kerry Packer: Australiako komunikabide-korporazio handienaren jabea zen. Australiako pertsonarik aberatsenetakoa zela hil zen 2005ean.

Abdullah II: Jordaniako erregea 1999tik hona.

Mohammed VI: 1999tik hona, Marokoko erregea da. Halaber, enpresaria, bankaria eta herrialdeko pertsonarik aberatsenetakoa da.

L. Lavrentiadis: Neochimiki, kimikarekin lotutako enpresa handienetako baten jabea da Grezian.

Li Xiaolin: Txinako "Energiaren Erregina" bezala ezagun da. Asia osoko emakume aberatsenetako bat. Txinako lehen ministro izandako Li Pengen alaba da.

Marat Safin: Errusiako tenislari ezagunetako bat. 2009an erretiratu zen eta Vladimir Putinen "Errusia Batua" alderdiko parlamentaria da egun.

Mortimer D. Sackler: Industria farmazeutikoan dirutza egin zuen, anaiekin batera. New Yorken jaio bazen ere Suitzan hil zen 2010ean.

N. de Leon Escaler: Filipinetako lehen ordezkari emakumezkoa Nazio Batuen Erakundean.

P. Srichaphan: Thailandiako tenis jokalaririk ezagunena.

Patrick Bédié: Boli Kostako presidente Henri Konan Bédiéren semea. Koko eta txokolate saleroslea.

Phil Collins: Musikari ingeles ezaguna. Genesis taldeko burua izan zen.

Bandar printzea: AEBetako Saudi Arabiako enbaxadore izan zen 1983tik 2005era arte. Saudi Arabiako erret etxeko kidea.

R. M. Rachid: Egiptoko Hosni Mubarak diktadorearen Gobernuko kidea. Komertzio eta Industria ministro izan zen.

Rajan Raheja: 2.500 milioiko ondasuna zuen 2014an. Indiako pertsona aberatsen zerrendan 33. postuan dago.

Ralph Sonnenberg: Hunter Douglas enpresa taldeko burua. 2010ean Holandako bosgarren pertsona aberatsena zen.

Rami Makhlouf: Siriako pertsonarik aberatsena, enpresaria. Bashar Al-Assad presidentearen lehengusua da.

Qaboos Bin Said: Omango sultana.

S. bin H. Al-Khalifa: Bharaingo printzea eta Armadako komandantea.

Saïd Ali Coubèche: Djiboutiko enpresa-gizona eta politikaria. 2009an hil zen.

Roger Boka: Afrika osoko tabako ekoizlerik handiena. Zimbabwearra zen eta 1999an hil zen.

Sultanah Kalsom: Malaysiako Erret-etxeko kidea, Pahang sultanaren bigarren emaztea.

Flick familia: Alemaniako industria munduko enpresariak. Ikatza, burdina eta autogintzarekin lotutako negozioak dauzkate. 2. Mundu Gerran egindako krimenengatik zigortu zuten Friedrich Flick.

Timur Kuanyshev: Kazakhstan, Errusia eta beste zenbait herritan energia, eraikuntza eta nekazaritza arloan inbertsioak dauzka.

Valentino Garavani: Mundu osoko emakume aberats askoren moda diseinatzailea.

Valentino Rossi: Sari asko irabazi dituen motor-gidari italiarra.

Iturria: Swiss Leaks.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Falciani zerrenda
2018-04-05 | ARGIA
Falciani aske utzi du Espainiako Justiziak, zaintzapean

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak libre utzi du Herve Falciani, poliziak Madrilen atxilotu eta hurrengo egunean.


2018-04-05 | Miren Osa Galdona
Falcianiren atxiloketa, politikari katalanak estraditatzeko presio neurria?

Asko izan dira atxiloketa Kataluniako egoerarekin lotu dutenak, Anna Gabrielen eta Marta Roviraren estradizioetan presio egin nahi duelakoan.


2015-03-17 | ARGIA
Bizi-HSBC afera: poliziak boluntarioei ADN arrastoak hartu nahi dizkie

Poliziaren etxean behin azaltzea ez dute aski izanen Bizi!ko kideek: agenteek eskuratu nahi zituzten ADN frogak emateari uko egin diotenez, berriro galdezkatuko dituzte hilabete honetan bertan. Horrela doa luzatzen dirudun handiei iruzur fiskala egiten aritu den HSBC bankuaren... [+]


HSBCtik gobernura, kortsarioek eskuak edozertarako libre

 Ostatuetan orain “Fernando Alonso” esan eta edonork aipatuko dizu HSBC, edo Falciani. Trending topic. Mundua XXI.eko krisitzar itzel honetaraino bankugintza globalak ekarri duela salatu duten Attac bezalako taldeen garaipen txikia ote? Ez oraindik. Ez behintzat... [+]


2015-02-18 | ARGIA
Bizi!-ren egoitzara sartu da Frantziako polizia HSBC bankuko aulkien bila

Frantziako Polizia Bizi!-ren egoitzan sartu da, HSBC bankuaren Baionako bulegotik hartutako aulkien bila. ehKz-k egindako bideoan ikus daiteke polizia bulegoan sartu den unea.


2015-02-18 | Juan Mari Arregi
Hemengo beste Falcianiak

Egunotan HSBC bankuko 203 herrialdetako 106.000 bezeroen –iruzurgileak eta iheslari fiskalak–; zenbait izen filtratu dituzte hedabideek; 200.000 milioi dolar zituzten euren kontuetan. 9.187 Frantziako Estatuko bezeroak dira, 2.694 Espainiako Estatukoak, eta 169... [+]


HSBCtik gobernura, kortsarioek eskuak edozertarako libre

Ostatuetan orain “Fernando Alonso” esan eta edonork aipatuko dizu HSBC, edo Falciani. Trending topic. Mundua XXI.eko krisitzar itzel honetaraino bankugintza globalak ekarri duela salatu duten Attac bezalako taldeen garaipen txikia ote? Ez oraindik. Ez behintzat... [+]


2015-02-17 | Igor Agirre
Frantziako polizia Bizi!-ren egoitzan arratsaldean sar daitekeela ohartarazi dute

"Aulkiak itzuliko ditugu HSBC-k estatu frantsesari etekin fiskaletik hartutako 2,5 miliar itzultzen baditu". Bizi! mugimenduko lehendakari Jean-Noël Etcheverryk Baionako polizia-etxean deklaratu behar izan du HSBC bankuan egindako ekintzagatik. Aulkiak itzuliko ez... [+]


Falciani zerrendako lehen euskal herritarra: BBVko zuzendari nagusi ohia

Publikatu dute Falciani iruzurgileen zerrendako lehen euskal herritarraren izena: Jose Maria Echevarria Arteche. Getxoztar honek gutxienez 1999tik 2007ra izan zituen hainbat kontu Suitzan, El Confidencial gunean jakinarazi dutenez.


2015-02-12 | ARGIA
“Falciani ez dago ados zerrenda horrela erabiltzearekin, gobernuen kontua izan da”

Hervé Falcianik zerrenda ez zuela horrela publiko egiterik nahi adierazi du Simona Levik. Falcianiren gertuko pertsona da, Xnet proiektuaren sortzaileetako bat, herritarren partetik informazio anonimoa jasotzeaz arduratzen den plataformakoa. Vilaweb agerkarian... [+]


2015-02-11 | ARGIA
80 gipuzkoar Falcianiren iruzurgileen zerrendan, ‘Noticias de Gipuzkoa’ren arabera

80 gipuzkoarren izenak leudeke Falcianiren zerrendan, Noticias de Gipuzkoak argitaratu duenez. Informazio honen arabera, denek beren egoera erregularizatu zuten 2011n.


2015-02-09 | ARGIA
Munduko zerga iruzurgile aberatsenen Falciani zerrenda argitaratzen hasi dira

Argitaratu dituzte Hervé Falcianik filtratutako 100.000 iruzurgile fiskalen zerrendako hainbat izen. Duela zazpi urte informatikari honek HSBC bankuko bezeroen zerrenda filtratu zien hainbat herrialdetako autoritateei.


Eguneraketa berriak daude