Alberto Zerain mendizale arabarra eta berarekin batera zihoan Mariano Galvan argentinarraren berririk ez dago larunbatetik. Nanga Parbat mendia Mazeno ertzetik igotzen ari ziren.
Azken egunetako eguraldi txarrak erreskate lanak zaildu ditu eta mendizaleen egoerari buruzko kezka areagotu. Hasiera batean, Zerainen eta Galvanen posizioa zehazteko aparailuen bateriak agortu izanaren hipotesia zabaldu zen.
Josep Añols erabiltzaileak Youtubera igo du Zerain eta Galvan bila ari diren inguruan egindako hegaldi-simulazio bat hiru dimentsiotan, inguruaren zailtasuna ikusteko lagungarri dena. Hasieran ikusten da Zerainek igorritako azken posizioaren marka; eta erreskate-hegaldia nolakoa izango litzatekeen erakusten du.