"Bizardunek" Iruñeko Udaletxearen plazan Ikurriña nola jarri zuten erakusten duen bideoa zabaldu du Ateak Ireki-k. San Ferminei hasiera ematen dien txupinazoaren aurreko uneetan, plazaren bi aldeak teilatutik teilatura lotzen zituen sokan ezarri zuten hainbat metroko Ikurriña. Enrique Maya alkateak, txupinazoa ikurra kendu arte atzeratzea erabaki zuen, eta azkenean, 12:18tan hasi ziren 2013ko San Ferminak.
Beste ikuspegi batetik, Sanferminen txupinazoan ikurrinarekin gertatutakoa.