argia.eus
INPRIMATU
Nola irakurri behar da partehartzea?
Xabier Letona Biteri @xletona 2014ko azaroaren 09a
Katalunian ilera handiak izan dira egun osoan botoa emateko.

La Vanguardiako Carles Castro kazetariak arreta berezia jarri du partehartzean eta balizko lau eszenatoki jarri ditu aurrera begirako irakurketa politikoak kontuan hartzeko. Berak ez du kontuan hartzen galdeketa honen berezitasuna, debekuak, beldurraren estrategia eta izan dituen zailtasun guztiak, baina parte-hartzearen kopuruez hain gutxi idazten den honetan balio dezake batzuek egingo duten irakurketa ulertzeko.

1- %25etik beherako parte-hartzea (1,4 milioi pertsonatik behera): Porrota litzateke azken Diadan 1,5 milioi pertsona bildu zuela harro agertzen duen independentismoarentzat.

2- %30-35 artean (1,5 milioi eta 2 milioi artean). Gaur egungo egoera islatuko luke, 2012ko hauteskundeen ondoren sortutakoa. Bloke soberanista nagusi da legebiltzarrean baina ez du lortzen hauteskundeetan botoa emandakoen %50a baino gehiago. Gaurko indar harremanak izoztuak jarraituko lukete.

3- %40 inguru (2 milioi baino gehiago). Independentismoa biziki indartuko litzateke aurrera begira. Halakorik gertatuko balitz, horrek esan nahiko luke parte-hartze handiko hauteskunde batzuetan (%70etik gorakoa) emandako botoetatik %50etik gora lortuko lukeela independentismoak.

4- %40tik gorakoa (2 milioi eta erdi). Prozesu independentista atzera ezina litzateke.  

Informazio gehiago:

Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.

Nola irakurri behar da partehartzea?

Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"

Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu

David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"

Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan

Kataluniako kontsulta iruditan

Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"