argia.eus
INPRIMATU
Nola heldu gara hona?

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko abuztuaren 16a

Non, noiz eta nola jarri ziren patriarkatuaren oinarriak emakumeei egiturazko zapalkuntza eraginez mundu osoan? Nola hasi zen logika kapitalista indar hartzen? Nola amaitu du munduak estatuka antolatuta? Nola iritsi gara injustiziaz beteriko mundu desorekatu honetara? Zertara etorriak gara mundu honetara? Egungo egoera zalantzan jarri behar den eraikuntza sozial eta politikoa dela argi utziz, Historiaurretik hasi eta XXI. menderako bidaian eramango du irakurlea Abdullah Oçalan kurduak Zibilizazioaren Jatorriak liburuak.

Kurduen erreferente politiko nagusia da Oçalan eta İmralı uhartean preso dauka Turkiak 1999tik, hil arteko zigorra betetzen. Ezagutza eta analisi gaitasun izugarriaren erakuslea den liburu hau, orotara bost liburukiz osatutako Zibilizazio demokratiko baten aldeko manifestua laneko lehena da. Gaztelaniazko liburuaren edizioaren diru-irabazi guztiak Kurdistanen aldeko ekimenetara bideratzen dituzte eta lizentzia libreekin argitaratua da. Euskaratzeak merezi luke.

FITXA

Orígenes de la civilización
Abdullah Oçalan

Descontrol - Colectivo Bauma-Azadi, 2016