argia.eus
INPRIMATU
Nola eragiten die dispertsioak emakumeei?
  • Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak, Dispertsioa eta emakumeak, ezagutzen ez dugun egunerokoa hitzaldia antolatu du martxoaren 4an, Donostian.

ARGIA @argia 2015eko otsailaren 27a

Kattalin Miner, Oihana Etxebarrieta eta Teresa Toda izango dira hizlari Donostiako Garoa liburu-dendan. Eider Olazar izango da moderatzailea. Antolatzaileen ustez, diskriminazioak muturreko egoeratan nabarmendu egiten dira. Dispertsioak senideei eta lagunei eragiten die, baina bereziki emakumeari nola eragiten dion aztertu nahi dute. Galdera honi erantzuten saiatuko dira: Jendarteko botere harremanak eta rolak areagotu egiten al dira dispertsio egoeratan?