argia.eus
INPRIMATU
Nola entrenatu ‘Sautrela’rako (Angel Erro)

2006ko ekainaren 12a

"Idazleak Sautrela-ra joan aurretik, entrenatu behar du, lanpostu baterako balitz bezala, zer irudi eman nahi duen zehaztu, eta jakitun izan hasierako galdera horietan bere zoria jokatzen ari dela. Zaila da, ezinezkoa ez esateagatik, onik ateratzea. Eduki dezake zorrotza izateko tentaldia. Esadazu egia bat. Esadazu gezur bat. Eta biei erantzun bera. Ze ona, baina denek egiten dute berdin. Edo oso irakurria dela erakusteko tentaldia. Zer pertsonaia literario izan nahi zenuke? Gilgamesh saxoia eta Beowulf babiloniarra, bietariko bat, edo biak batera". (2006/06/10)