Erraldoiak dantzan aritzeak dantzagarriak izatea eragiten du, eta horrek Euskal Herriko erraldoiak barrutik nolakoak diren azaltzera garamatza, gure gainean dagoen hiru metro baino gehiagoko figurarekin elkarreragiteko aukera ematen digun sistema nolakoa den azaltzera.
Gure sorbalden gainean hiru metro baino gehiagoko figura batek dakartzan erronkak, pisuan eta oreka puntuan laburbiltzen dira. Bi elementu konbinatuen emaitza erraldoiaren inertzia da, oso kontuan hartzekoa dantzatzerakoan. Hiru elementu horiekin jolastu ahal izateko, euste egokia behar dugu. Gaur egun Euskal Herrian hiru erraldoi eredu daude nagusiki eusteko elementuei dagokienez:
Zintzen eta eskuen sistema da garai batean konpartsa askotan gehien erabiltzen zena: erraldoiari eusteko aukera ematen du, besterik gabe, baina zaildu egiten du dantza edo norabide aldaketa dakarren edozein mugimendu mota. Erraldoiak dantzarik gabe desfilatzen ari zirenean, sistema nahikoa zen, oreka puntua apenas mugitzen baitzen.Zintza, esku eta gerriko sistemak egonkortasun handiagoa ematen dio irudiari, baina aldakaren lana eragozten du erraldoiari mugimendua transmitituz, eta, horren ondorioz, mugimendua bertikalagoa da horizontala baino. Oso gomendagarria dantzarako pauso laburra erabiltzen denean.
Zintzen, eskuen eta buruen sistemak ez dirudi hain egonkorra, baina, beste aldetik, oreka kontrolatutakoan, triangeluaren teoria deitzen diodana suertatzen da:
Ukondoak eta aldakak, erraldoiaren berezko kulunka emateko balio dute, dantzatzen ari den pertsona bat bezala, eta bere mugimendua kontrolatzeko eta naturalizatzeko. Alboetako zeharbideetan ukondoen presioak, gure gorputz mugimendua erraldoiaren aldakara transmititzen du, eta, era berean, sorbalden mugimendua erraldoiaren sorbaldetara iristen da.
Sistema horrek desplazamendua eta kulunka luzatzea ahalbidetzen du, eta, beraz, erraldoiaren mugimendua bere barneko elementuen artean koordinatua izatea lortzen da, gizakien mugimendua den bezala. Nire ustez, desplazamendua erraldoiaren tamainarekin bat etortzea komeni da, ahal den neurrian. Desplazamendua laburra bada eta luzatzen ez bada, erraldoia mugitzen da, baina mugimendua artifiziala da, dantzariaren sorbaldek eta aldakak joka dezaketen papera deuseztatzen da.
Bestalde, komeni da aipatzea, gaur egun konpartsa bakoitzak bere estiloa bilatzen duela, bere nortasun-ezaugarriak, herri ezberdinetan egiten den dantza tradizionalean gertatzen den bezala, bizitza eta aberastasuna ematen dioten ñabardura ugarirekin.
Beste sei kapitulu ere landu ditu Patxi Labordak Dantza.eus aldizkarian: