argia.eus
INPRIMATU
Noka hitzetik hortzera, Emakumeen Txokoan egin dituzten jardunaldietan
  • Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Emakumeen Txokoan.

Uztarria 2019ko apirilaren 01a
Azpeitian, nokaren erabilerari buruz hitz egiteko elkartu ziren emakumeak. Argazkia: Uztarria.eus.

Goizean, mahai ingurua eskaini zuten Onintza Legorburuk eta Eli Pagolak, Garbiñe Bereziartuak gidatuta, eta dozena bat lagun inguru elkartu zen solasaldian. Arratsaldean, berriz, Nokadromo izena eman zioten saioa egin zuten. Hain zuzen ere, 15:30ean hasita, noka praktikan jartzeko aukera izan zuten hainbat emakumek. Besteak beste, jolasak baliatu zituzten noka praktikatzeko, eta giro ederra nagusitu zen saioan.

Albiste hau Uztarria.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Nokadromoan jo eta su hitanoa erabiltzen. Argazkia: uztarria.eus.
Argazkia: uztarria.eus