Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.
IX. edizioa du (H)ilbeltza ekimenak, euskal nobela beltzaren asteak. Ohiko legez Baztanen ospatuko da, eta bost egunez bost herrietan luzatuko da edizio berria; Arizkunek, Anizek, Elizondok, Iruritak eta Erratzuk hartuko dituzte ekitaldiak. Mahai inguruak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak eta zinema emanaldiak prestatu dituzte antolatzaileek.
Egitaraua, ohiko legez, aurreko urtean beka irabazi zuen saridunaren liburu berriarekin zabaldu da: astelehenean, Arizkungo Medikuaren etxean, Eneko Barberenaren eskutik Suak erreko ez balu nobela beltza izan dute solasgai. Behean zerrendatuta, hurrengo hitzorduak:
Joseba Sarrionandiarekin solasaldia Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea izenburupean, Anizko Mendiarte elkartean arratsaldeko 19:00etan.
Anjel Lertxundik zuzendutako Kareletik filmaren emanaldia, 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.
11:00etan, mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza. Arizkunenea kultur etxean egingo da, Elizondon.
14:00etan, bazkaria Erratzuko elkartean (txartelak eskatzeko, ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi)
Bazkal ondotik, hainbat liburu-aurkezpen:
Iluntzean, Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.
11:00etan, Itzuli beltza: Gorputz gorrituen solasa. Oronozko aparkalekuan egingo da.
19:00etan, Ruper Ordorika: zuri beltzean, Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.