argia.eus
INPRIMATU
Noaingo guduaren ibilbide kronologiko bat

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2021eko ekainaren 30a

1521 / 04 / 23 Villalarko borrokaldian, Gaztelako Valladoliden, komuneroak garaituak izan ziren eta haien iraultza zapaldua.

1521 / 05 / 09 Ejertzito nafar eta frantziarra Nafarroan sartzen da Asparrotseko jaunak gidaturik.

1521 / 05 / 19 Iruñeko herritarren altxamendua espainiar tropen aurka. Aurreko eta ondorengo egunetan beste hainbat hiribildu altxako dira Henrike II.a nafar monarkaren alde. Nafarroa osoa aske da berriz.

1521 / 06 / 06 Asparrotseko jaunak Logroño setiatuko du, baina ondoren atzera egingo du.

1521 / 06 / 19 Tropa espainiarrek Viana hartu eta Nafarroan sartuko dira. Bigarren konkista hasten da.

1521 / 06 / 30 Noaingo bataila. Asparrotseko jaunaren gudarostea garaitua izango da eta soldadu ugari Iruñean babestuko dira.

1521 / 07 / 20 Donibane Garaziko gaztelua asaltatu eta sarraskituko dute Gaztelaren agindupeko soldaduek. Ondorengo asteetan gaztelua birrindua izango da.

1521 / 09 / 25 Henrike II.aren aldeko tropak berriz saiatuko dira Nafarroa Garaia berreskuratzen; Hondarribia eta Amaiurko gazteluak hartuko dituzte.