argia.eus
INPRIMATU
Laura Perez
“Nire aurkako akusazioak faltsuak direla frogatuko dut”
  • Metropoli Forala irratsaioan, Laura Perez parlamentariarekin Nafarroako Ahal Dugu-Podemos alderdiaren barne krisiaz mintzatu gara. Alderdiaren egoera gero eta gehiago ari da korapilatzen. Azken orduotan ezagutu dugu Perezen aldeko parlamentariek bereganatuko dituztela bozeramaile postuak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urtarrilaren 26a

Hona elkarrizketan botatako hiru titular:

"Nire aurkako salaketa hau funtsik gabea dela frogatzen bada, zuzendaritzak dimititu beharko luke".

"Hasieratik baztertu egin naute eta betoa jarri didate; gezurra da nirekin deus adosten saiatu direnik".

"Ni erditik kentzearren Nafarroako aldaketa politikoa arriskuan jartzen ari da zuzendaritza; oso larria da hori".

Artikulu hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.