argia.eus
INPRIMATU
“Nik sinesten dizut” bortxaketa kultura eta Sanferminetako kasuaren inguruko hausnarketa
  • Nik sinesten dizut liburua izan dugu mintzagai Samara Velte kazetariak idatzi du.  2016ko sanferminetako talde bortxaketa du oinarri, eta bortxaketaren kultura aletu, ulertu eta desagerrarazten laguntzea du xede.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2019ko ekainaren 28a

2016ko Sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen Sanferminetan jazo zen gertakizun lazgarri haren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizazio handienetako batzuk eragiteraino.

Abiapuntu hori du liburuak,  indarkeria matxistak hainbat aurpegi ditu eta kasu honetan indarkeria mota ezberdinak gurutzatu ziren, testuingurua osoa aztertu du Nik sinesten dizut liburuan.