Alfonso Guerra edo Felipe González bezalako PSOEko politikari historikoek kataluniar independentistekin negoziatzeko Pedro Sanchezen Gobernuaren asmoa malguegi iruditzea lortu dute. Zer esan ba oposizio eskuindarrari buruz, zeinek negoziazioa bera Estatuak aldez aurretik ezarritako lerro gorriaz bestalde dagoen kataluniar herriaren nahietara etsitzea bezalaxe aurkeztu duen?
Dagoeneko famatua den errelatorearen polemika honen figura Estatu eta Autonomia-erkidego baten arteko berdintasuna eragiten zuelako sortu zen. Hau da, elkarrizketa bat. Dena den, egoera honek sutan jartzen baditu Vox, eskuindar oposizioa, PSOEko zenbait kide eta hainbat espainiar nazionalista (berdin dio igandean Colonen 45.000 edo 200.000 pertsona baldin bazeuden), zaila da Espainiak elkarrizketatzat proposatzen zuen hura Estatuak nahi duena eta Gobernu zentralak nahi duenaren arteko negoziazioa bezala ikusi eta kritikatzea. Hau da, bakarrizketa bat.
Procés-aren epaiketa hasi den egun hauetan, ez legoke gaizki ezta ere historian zehar begirada atzerantz botatzea argi dagoen zerbait ikusteko: desobedientzia zibilaren bidea eskubideak eskuratzeko bide bakarra izan ohi dela
Komeni da Zapatero zein Aznarren gobernuek ETArekin izan zituzten negoziazioak gogoraraztea. Procés-aren epaiketa hasi den egun hauetan, ez legoke gaizki ezta ere historian zehar begirada atzerantz botatzea argi dagoen zerbait ikusteko: desobedientzia zibilaren bidea eskubideak eskuratzeko bide bakarra izan ohi dela. Nabarmen eskubide hauek emakume eta gizonen zein txuri eta beltzaranen arteko berdintasuna eskuratzeko edota nazio baten independentzia lortzeko izan daitezkeela. Jakina ez daudela maila berean, baina inor ofenditu ez dadin aldeak baztertuz, argi eta garbi dago ere hain arlo anitzetan erreferente diren Oscar Wilde, Martin Luther King, Henry David Thoreau, Eduardo Galeano edota Ghandik arrazoi osoa zutela desobedientzia, orokorki, bidezkoak ez diren legeen aurretik dagoen betebehar morala dela esaterakoan. Izan daiteke gatazka ezberdin hauen artean baztertu behar diren aldeak handiegiak izatea akusatuak txandako politikari katalan gutxi batzuk direnean, baina ez hauek Kataluniako hiru milioi biztanle baino gehiagoren kopla-buruko direnean.
Lege orokorretan, zentzuzkoak diren horietan, konparazioak edozein egoera eta testuinguru historikora egoki daitezke, jarrera politikoak alde batera utzita. Horregatik, procés-aren politika izaera eta honen inguruko berriek funtsezkoa den aspektutik desbidera dezakete begirada. Elkarrizketaren keinu batek sortutako protesten garrasiek ez dezatela Estatuak hitz egiten duen bakarra dela entzuten eragotzi.