Idoia Nieves, Nafarroako Ogasuneko kudeaketa zuzendari ohiak deklaratu du “Goicoechea auziko” akusazioen harira. Parlamentuko ikerketa batzordean eman ditu azalpenak, alderdi bakoitzaren galderei banan bana erantzunda. 10:00etan hasi da agerraldia.
Otsailaren 11n eginiko lehen agerraldian Nievesek BEZaren atzerapena egotzi zion Yolanda Barcinari.
Gaur esku-hartze guztiak berretsi eta xehetasun gehiago gehitu ditu Idoia Nievesek. Ogasun kontseilari izateko aukerari uko egin ziola eta BEZa atzeratzeko erabakia, epez kanpokoa izanagatik, tributazio legearen aurkakoa izan zela, besteak beste.
PSNk adierazi du esku-hartzea eta tratu mesedegarria salatzen zituzten akusazioak egiaztatzen badira, ikerketa batzordearen emaitza baldintzatuko dutela eta, ondorioz, Nafarroako etorkizun hurbilean aldaketak eragin. Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dezake PSNk, oposizioia osoaren babesarekin, PPrena izan ezik.
Nievesen ondoren Lourdes Goicoechea, Ekonomia eta Ogasuneko presidente ordearen txanda izango da.
Asteartean, berriz, Yolanda Barcinari egokituko zaio komisioaren galderei erantzutea.
Batzordearen lehenengo ondorioak otsailaren 28rako kaleratzea espero da, nahiz eta ikerketa luzatzeko aukera ere badagoen.