argia.eus
INPRIMATU
Nicolas Sarkozy epaituko dutela berretsi dute
  • UMP alderdia legez kanpo finantzatu izana egotzita epaituko du Frantziako Kasazioko Auzitegiak presidente ohia.
Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 02a
Nicolas Sarkozy

Sarkozyren helegiteak baztertu ditu eta ekaineko erabakiari eutsi dio auzitegiak, Presidente ohia aulkian eseri beharko da beste hamahiru inputaturekin batera. 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainan legez kanpo finantzatu izana leporatu diote. Horrez gain, 2007ko presidentetzarako hauteskundeen kanpaina orduko Libiako presidente Muammar Khadafik diruz lagundu izana egotzi diote.

Bygmalion enpresak Sarkozyren UMP (Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna) alderdiaren finantzaketa irregular bat egin izana aztertzen ari dira. Bestalde, Frantziako Lehen Ministro izan zen Edouard Balladur ere auzipetu dute. Bere kasuan, 1995eko hauteskundeetako ustelkeria kasu bategatik epaituko dute.