argia.eus
INPRIMATU
Newroz egunaren ospakizunean ezetz esan diote kurduek Erdogani
  • Newroz eguna, urte berri eguna, ospatu berri dute kurduek asteartean. Ospakizuna zapaldutako nazioaren lau zatietan ospatu dute. Erdogani mezu argia bidali diote apirilean ospatuko duten erreferendumari begira: ez!

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko martxoaren 22a
Amedeko ospakizunaren irudi bat. (Ekinklik)

Ameden, Ipar Kurdistaneko hiriburuan, ezezkoa oihukatu diote Erdogani, Turkiako lehendakariari. Apirilaren 16an erreferenduma egingo dute Turkian konstituzioan aldaketak egin edo ez erabakitzeko. Aldaketa horiek Turkiako sistema presidentzialista areagotu eta botere gehiago emango lioke Erdogani.

HDP kurduen aldeko alderdien aliantza aurrerakoiak ezezkoaren alde egingo duela ohartarazi du. Gobernuaren kontrako jarrera erakusteagatik jazarpen gogorra jasan du HDPk. Azken bi urteetan —PKK eta gobernuaren arteko gatazka berpiztu zenetik— aliantzako ia 5.000 kide atxilotu dituzte.

Ospakizunez gain, baina, egunak ere beste irudi batzuk utzi ditu. Ipar Kurdistanen hamarnaka pertsona atxilotu dituzte, ANF Newsen arabera. Gainera, pertsona bat tiroz hil zuen Poliziak Ameden. Antza denez, labana bat zuen eskutan ospakizunaren gunera sartzen saiatu zenean.

Ameden poliziak hil zuen gizona.

 

Gerrilla kurduek ere mendialdean ospatu dute Newroz eguna. PKKren indar-gunea den Qandileko mendialdean:

Hemen Amedeko ospakizunaren irudi batzuk (Ekinklik):