argia.eus
INPRIMATU
New Yorkeko bi abokatu 45 urteko espetxe zigor arriskuan, polizia auto bat erretzea egotzita
  • Maiatzaren 30ean Brooklynen egindako protestetan polizia auto huts batera molotov koktela botatzea egotzita, bi abokatu atxilotuta dauzkate: Colinford Mattis eta Urooj Rahman. Bakoitzak 45 urteko espetxe-zigorra bete beharko dute egozten dizkieten kargu federalen errudun jotzen badituzte.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2020ko ekainaren 24a
Urooj Rahman eta Colinford Mattisen artxiboko argazkiak.

George Floyden hilketaren ostean AEBetan zabaldu ziren protesten testuinguruan, hutsik zegoen polizia auto bati su ematea egozten diete Mattis eta Rahmani, Democracy Now hedabideak informatu duenez.

Hasiera batean, fidantzapean aske utzi bazituzten ere, gobernu federalak fidantzaren baldintzak aldatu eta behin-behinean espetxeratu egin zituzten. Neurri honek legelarien komunitatean zeresana eman zuen, ez Mattisek ezta Rahmanek ere ez baitute aurrekari penalik.

Eskubide Konstituzionalen Zentroa eta eskubide zibilen aldeko beste erakunde batzuek bi abokatu hauek fidantzapean aske uzteko eskatzen jarraitzen dute. 50 fiskal federal ohik osatutako talde batek ere gutun bat sinatu du, Gobernuak ez dezala kasua baliatu eskatzeko.