argia.eus
INPRIMATU
New York-ek “X” sexuarekin erregistratzeko aukera ematen du, ez gizon ez emakume
  • New Yorken jaio edo bizi den edonork du 'X' sexuarekin inskribatzeko aukera. Horretarako, ez da mediku-ziurtagiririk aurkezteko beharrik izango.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 02a
Argazkia: @publico_es

Bill de Blasio New Yorkeko alkateak, pasa den igandean eman zuen neurri honen berri Twitter bidez. Sare sozialetan zabalduriko mezuan azpimarratu duenez, “New Yorken zure jaiotza-identitatea berresteko eskubidea duzu. 2019tik hasita, hiritar guztiek generoaren araberako markagailua aldatu ahal izango dute jaiotza-ziurtagirian, M,F edo X aukerak zehaztuz”.

2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu den legedia irailean onartu zuen Udal Kontseiluak eta LGTBI kolektiboaren eskubideetan aurrera pausu handia adierazi du. Orain arte, pertsona bizi zen generoarekin bat zetorrela adierazten zuen gutun edo legezko agiri bat aurkeztu behar zen. Dagoeneko ez da beharrezkoa horrelakorik.