argia.eus
INPRIMATU
New York bilakatu da AEBetan birusaren epizentroa, egun batean 100 pertsona hil dira
  • New Yorkeko estatuan 385 dira hildakoak, eta ostegunean Andrew Cuomo gobernadoreak emandako datuen arabera, 24 orduan 100 pertsona hil dira gaitzak jota. AEBan, orotara, 1.000 pertsona baino gehiago hil dira eta pandemia azkar ari da hedatzen, Trumpen administrazioa sorpresaz harrapatu balu bezala.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 26a
Konfinamendua agindu dute New Yorken ere.

New Yorkek guztira 37.200 kasu postibo zeuzkan kontabilizatuta ostegun goizean. Horrek esan nahi du aurreko egunean baino 6.500 gehiago.

"Errealista den ia edozein eszenariotan, osasun sistemaren gaitasuna gainditu egingo da", esan du Cuomok, Al Jazeeran irakur daitekeenez.