argia.eus
INPRIMATU
“Neutralak” ez diren ekimenak diru publikoagaz finantzatzea debekatuko du Getxoko Udalak
  • Mozioaren alde bozkatu dute EAJ, PSE-EE eta Ciudadanos-Herritarrak, eta kontra EH Bilduk. Guk Getxo eta PP alderdiak abstenitu egin dira.

Hiruka .eus 2019ko martxoaren 28a

Ciudadanos-Herritarrak alderdiak aurkeztu du mozioa. Azaldu dutenez, "neutraltasun falta handia dago Getxon", eta areagotu egiten da herriko jaietan. Hala, presoakaz eta euren eskubideen defentsan lan egiten duten kolektiboakaz "lotura" duten ekitaldiak jaietako programan sartzea debekatzeko eskatu du alderdiak. Horrez gain, txosnetan "galarazpenak eta mugak urratzeagatik" ezarri litezkeen zigor-motak jasotzen dituen udal-ordenantza sortzeko eskatu dute. Izan ere, bereziki larritzat jo dute "terrorismoaren alde egiten duten eta pertsonen duintasunari eraso egiten dioten" kartelak erabiltzea.

Mozioaren alde bozkatu dute EAJ, PSE-EE eta Ciudadanos-Herritarrak, abstenitu egin dira Guk Getxo eta PP, eta kontra bozkatu du EH Bilduk. Santiago Sainz-en hitzetan: "Biktimekiko edota euren familiekiko mespretxua eta umiliazioa eragiten duten ekimenak diru publikoarekin finantzatzen ez duten jaiei egin die uko ezker abertzaleak".

 

Artikulu hau Ainhoa Bretos kazetariak plazaratu du Hiruka.eus webgunean. CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.