ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko ikuskatzerako balio du, Chrome edo Firefox nabigatzaileen bitartez,
Plugin edo gehigarri luzapen gisa gehitu daiteke nabigatzaile hauetarako:
Erabiltzeko, INPORTANTEA: ez sartu Netflixera eta han filma bilatu, baizik eta plugina bera ireki, eta irekitzen den menu luzapen bat daukala ikusiko duzu; honakoa:
Zerrenda horretatik klikatu behar duzu aukeran dauden filmak, eta horrela abiatuko zaizu film hori euskaraz. Goragoko irudiko adibidea, Baby Driver filmekoa da. Pelikula hori ez dago Netflixen berezko katalogoan euskarazko azpidatziekin, baina pluginak Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi webgunean dauden azpidatziak integratzen ditu ikusteko esperientzia.
Ze film dauden eskuragarri oraingoz aukera honekin? Dozenatxo batzuk, hemen daude zerrendatuta.
Era berean, deskubritu dugu Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela.
Bilaketa egiteko orduan, azpidatzien arabera bilatuz gero, euskara aukera gisa agertzen da: https://netflix.com/browse/subtitles
Baina audio bikoizketa edo audio originalaren araberako bilaketetan, ez dago euskara bilatzeko aukerarik:
Eta lastima da, ze eduki bikoiztu dexente hasi da agertzen, umeentzako aukerak eta... eta audio originaleko lan euskaldunak ere badaude katalogoan, hala nola Errementari eta Handia. Tira, Netflixeko katalogo-bilaketa oker horren ordez, Zer Non Ikusi bera kontsultatu dezakezue, plataforma honek dituen euskarazko eduki desberdinak deskubritzeko: