argia.eus
INPRIMATU
“Neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte”
  • Belaunaldi berria, nobedade historikoarekin estreinatu da. "Bakixako jaietan belaunaldi ezberdina estreinatu da, neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte" adierazi du Olatz Plazaola Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko kideak. 

Anboto @anboto Aritz Maldonado 2018ko urtarrilaren 22a
Iurreta, dantzak, neskak, mutilak

Bakixako San Sebastian jaietan, Iurretako dantza taldeko belaunaldi berriak egin du dantza lehen aldiz. 14-18 urte bitarteko gazteak dira plazan dantzatu dutenak, zazpi neska eta mutiko batek. "Hamabost urtez egin dugu guk dantzan; atzetik zetorren belaunaldiari erakusten joan gara, eta gaur egin dute beraiek dantzan lehenbizikoz". Plazaolaren arabera, hiru urtez egon dira entseatzen gazteak. "Guk dantza guztiak erakutsi dizkiegu, ezberdinketarik egin gabe, gero beraiek nahi zutena dantzan egin ahal izateko".

 

(Albiste hau Anbotok kaleratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta)