argia.eus
INPRIMATU
Neskalagun ohia itotzen saiatu zen gizonak sei hilabete egin beharko ditu etxean preso
  • Pasa den ostiral gauean, Baionan neskalagun ohia kolpatu eta lepoa estutuz itotzen saiatu zen gizon bat. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten larrialdi zerbitzuek. Gizonak sei hilabete egin beharko ditu preso bere etxean, baldintzapean eta eskumuturreko elektronikoa jarrita.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 01a

Berez, bi urteko kondena ezarri dio Baionako Auzitegiak 35 urteko erasotzaileari, baina sei hilabete egin beharko ditu denera, Berrian jaso dutenez. Horrez gain, ezingo du biktimarengana hurbildu eta kalteordainak ordaindu beharko dizkio. Jarraipen psikologikoa eta desintoxikazio prozesua ere agindu ditu epaileak.

26 urteko emakumeak ospitalean bertan salatu zuen gizona, eta horregatik atxilotu zuten poliziek. Dena den, aurrez salaketarik jarri ez zuen arren, bost aldiz seinalatu zuen gizona indarkeria kasuengatik.