argia.eus
INPRIMATU
Neskak estreinakoz Zumarragako ezpata-dantzan
  • Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek ere Zumarragako ezpata-dantza dantzatuko dute. Irrintzi taldeko kideen hitzetan, taldekide guztiak dantzariak dira, talde guztiak mistoak dira eta neskek ere ezpata dantza egiteko eskubidea dute, Otamotz agerkariak jaso duenez.

Jon Torner Zabala @jtorner 2015eko ekainaren 26a
Dantzarien erdia neskak izango dira aurten.

Dantzarien erdia izango dira neskak: bi kapitain eta sokako lau kide. Jantziei dagokienez, prakak soilik aldatu dituzte: mutilentzat eta neskentzat egokiak direnak hautatu dituzte.

Legazpiko ezpata-dantza

2011. urtean, Legazpiko Sustraiak taldeko kideek "sorpresa itzela" eman zieten euren bizilagunei, ezpata-dantza neskek dantzatu baitzuten. Aurten, bestalde, mistoa izan da.

Urte hartan, Legazpikoa akuilu, Zumarragan ere hitz egin zen ezpata-dantzan neskek parte hartzearen aukeraz. Irrintziko kideek aurten eman dute pausoa. Zorionak!