argia.eus
INPRIMATU
Neska batek bere mutil-lagunarengandik kalean jasan duen erasoa salatu du Durangoko Udalak
  • Durangoko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, astelehen gauean emakume batek bere mutil-lagunarengandik eraso psikologikoa jasan du. Emakumea Ertzaintzak artatu du eta mutil-laguna atxilotu egin dute.

Anboto @anboto 2018ko otsailaren 14a

"Gure babesa adierazi gura diogu erasoa pairatu duen emakumeari. Bere esku izango ditu beti udalak dituen baliabide guztiak", esan du udalak oharrean.

Era berean, dei egin die herritarrei Plataforma Feministak eguenean, otsailaren 15ean, 20:00etan, Andra Marian egingo duen kontzentrazioan parte hartzeko.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.